Lan bila zabiltza? Desgaitasuna duten pertsonentzat aukerak ditugu!

Etorkizun hurbileko langile beharrak asetzeko, lan-poltsa irekita dugu.

Lanaldi murriztuko lanpostuak eskaintzen ditugu, egunean 5 orduko jardunaldiarekin Arraztaloren Oiartzungo nekazal ustiapenean. Eman izena edo jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko.

Read More »

Osasun mentalaren inguruko inkesta martxan dugu. Eman zure iritzia!

Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren harira, osasun mentalaren inguruko inkesta zabaldu genuen orain dela astebete. Gaur arte, 64 erantzun jaso ditugu.

Inkestaren helburua da herritarrek osasun mentalari buruz duten ikuspegia jasotzea. Ondoren elkartean hausnarketa prozesu bat egingo dugu etorkizuneko sentsibilizazio ekintzak zein izan behar duten erabakitzeko.

Urria bukaera arte inkesta irekita egongo da, beraz oraindik erantzuteko aukera dago.

Udazkeneko HemenGuk azoka larunbatean

Azoka urriaren 7an izango da, larunbatean, Oiartzungo plazan. Beste x ekoizlerekin batera, bertako barazkien postua jarriko dugu.

HemenGuk taldea sortu zenetik 9. azoka izango da hau eta goizeko 10:00etatik 13:30ak egongo da irekita. Bertan, herriko produktuak erosteko aukera izango da, baita azoketatik kanpo non saltzen diren ezagutzeko ere.

Arraztaloren kasuan, uda bukaerako eta udazkeneko barazkiak izango dira salgai. Azokan ez ezik, beste bideak ere badaude barazkiak lortzeko, besteak beste kontsumo taldea eta enpresetara banaketa. Eskuratu informazio gehiago hemen.