Barazki saskia, gabonetarako opari paregabea!

Gaur hasita, gabonetako kanpaina berezia jarri dugu martxan. Ingurukoei zer oparitu pentsatzen ari bazara, ideia berri bat proposatzen dizugu.

Oparitu barazki saskien bonoak, gabonetan jandako guztiari buelta emateko. Opari osasuntsua eta bertakoa, gabonen ondoren gozatu ahal izateko. 15 €-ren truke bono bat eskuratu ahal izango duzu, senideei edo lagunei oparitzeko. Ondoren, 6 hilabetez barazki saskia eskatzeko epea izango du jasotzen duen pertsonak.

Modu honetan bertako produktuak sustatzen lagunduko duzu, baita herriko gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen aldeko lana babesteko ere.

Bonoak salgai egongo asteleheneroko Arraztaloren banaketan eta baita herriko denda hauetan ere:

  • Sasi loredenda (Altzibar).
  • Kutixao herboristeria (Aialde kalean).
  • Antunez botika (Doneztebe plazan).
  • Urrats paperdenda (Mendiburu kalean).
  • Aguirrezabalaga botika (Arraskuelare kalean).