HemenGuk azoka, hurrengo larunbatean

Ekainaren 19an, HemenGuk azokan izango da Arraztalo Elkartea, herriko beste 19 ekoizlerekin batera. Herriko produktuak bilduko dituen azoka hokin, bertako produktuen salmenta eta ekonomiaren sustatzea bultzatu nahi da.

Kontzejupean 09:30etatik 14:00ak arte Oiartzungo barazki, ogi, gazta, ahateki eta beste produktuak erosteko aukera izango da. Bertako artisauek ere parte hartuko dute.